SAGARDI Taldea sukaldaritzaren alorreko enpresa-proiektua da, eta 1996an sortu zen gastronomiaren erroak bilatzeko helburuarekin; kalitate handiko proposamenak, solidoak eta benetakoak eskaintzeko.Gure proiektua ospe bikaineko erreferente bilakatu da sukaldaritzaren esparruan urte hauetan. Hasiera hartan kalitatezko euskal sukaldaritzan geunden espezializatuta; gaur egun, bestelako gastronomia kontzeptuetara ere egin dugu jauzi.
Proiektua 1994an sortu zen, Iñaki eta Mikel López de Viñasprek lehendabiziko IRATI jatetxea ireki zutenean, Sant Pere de Ribes udalerrian (Bartzelona).IRATI jatetxea SAGARDI jatetxeen ernamuin izan zen, eta, harrezkero, taldea poliki-poliki hazi da, gaur egungo mailara iritsi arte.
IRATI sortu zutenen inguruko hainbat alorretako profesionalek talde bat eratu zuten 1996an, eta, handik urtebetera, konpainia eratu zuten, SAGARDI hezur-haragizko bihurtzeko.
SAGARDI marka merkatuan finkatu zenean, benetako errealitate bihurtuta eta kalitatezko produktutzat hartuta (bai bezeroaren begietarako, bai gastronomiako adituen iritzirako), SAGARDI Taldea handitzen-handitzen joan da, eta, gaur egun, 18 establezimendu, bi hotel eta bat kontzesio ditu gune enblematikoetan.
Berrikiago, 2008an, Andorra La Vellara eta Argentinara hedatu zen SAGARDI.Buenos Airesen SAGARDI Loft Osteria ireki zuten; jatetxe eta ostatu kontzeptu berritzailea.
Gaur egun, taldea Mexikon eta Amsterdamen ezartzen ari da.Prozesu horretarako, ondo hausnartutako plan estrategiko orokorra ari gara prestatzen, hurrengo lau urteetan marka gehiago zabaltzeko.