Club TXAPELDUN

TXAPELDUNA, alegia, txapela duena. Jokalari eta demazale porrokatuen herrian txapela jarri ohi zaio buruan irabazleari. Izan sokatiran, arraunean, aizkolapustuetan, musean edo “ezetz…” esaldiarekin hasten diren dema guztietan, irabazleari txapeldun esan ohi zaio.


SAGARDIn, TXAPELDUNak gure bezeroak, gure adiskideak direla ulertzen dugu, hau da, oso maiz gurekin gozatzen duten horiek, baina inoiz gure akatsak ere jasaten dituztenak. Horri jarraiki antolatu dugu ekimen hau.


Euskal Herriko txoko eta elkarteen eredua oinarritzat hartuta, sukaldea bizi-ikuspegi gisa ulertzen duten eta bizitzaren gaineko ikusmolde hedonista duten lagun-taldeak elkartzeko aitzakia eta bitartekoa den elkargune horiek eredutzat hartuta, TXAPELDUN kluba aurkeztera gatozkizue gaur.


Komunikazioak, esperientziak eta pribilegioak biltzen dituen plataforma bateratu baten baitan oraingo eta geroko bezero eta lagun onak elkartzeko asmoa du klub honek, zerbaiterako gara eta denok TXAPELDUNak.

Informazioa eskatu