Lege oharra


PRIBATUTASUN-POLITIKA

 

Datu pertsonalen babesa
Datu Pertsonalen Babesa arautzen duen 15/1999 Lege Organikoari jarraiki (abenduaren 13koa), erabiltzaileak webgune honetako zerbitzuren batean sartzearen ondorioz ematen dizkigun datu pertsonal guztiak datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean gordeko dira automatikoki, beste inoren esku utzi gabe. Datuok gure webgune honetan zehaztutako pribatutasun-politikarekin bat etorriz tratatuko dira.


Web beacon-ak
Webgune honek web beacon-ak (web bug izenez ere ezagutzen direnak) izan ditzake. Webgune bateko orrietako iturburuan kokatzen diren 1x1 pixeleko irudiak (ikusgarriak nahiz ikusezinak) dira web beacon-ak. Cookie-en antzekoak dira, eta antzeko erabilera dute. Webgune bateko erabiltzaile-trafikoa neurtzeko erabiltzen dira web beacon-ak, gune bateko erabilera-eredua jakiteko.
Web beacon-ei buruzko informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/Web_bug (gaztelaniaz)


Hirugarrenak
Zenbait kasutan webgune honetako informazioa ematen diegu hirugarren batzuei (iragarki-jartzaileei, enpresa babesleei edo ikuskatzaileei), modu anonimo eta agregatuan, gure zerbitzuak hobetzeko helburu bakarrarekin.Informazioa prozesatzeko zeregin horiek guztiak legeak ezarritako arauekin bat etorriz egiten dira, indarrean dauden arauei jarraiki datuen babesari dagokionez dituzun eskubide guztiak betez.

Gune honek trafikoa neurtzeko darabiltzan soluzioek cookie-ak edo web beacon-ak erabili ditzakete gure web-orrietan gertatzen dena aztertzeko. Gaur egun, honako hauek dira gune honetako trafikoa neurtzeko erabiltzen ditugun soluzioak (eta soluzio horietako bakoitzak aplikatzen duen pribatutasun-politikari buruzko xehetasunak):

  • Google (Analytics):http://www.google.com/intl/es_ALL/privacypolicy.html


Beste webgune interesgarri batzuetarako loturak
Gure enpresaren jarduera-eremuarekin zerikusia duen informazio osagarria eskaini nahi diegu erabiltzaileei, eta, horretarako, beste webgune batzuetarako loturak ematen ditugu bezero/erabiltzailearen onura, interes eta beharrei erantzuteko asmoz.Guk ez dugu gureaz bestelako webguneek eskainitako edo jasotako edukien gaineko inolako erantzukizunik, gune horietako iragarki edo merkataritzako jarduerak barne.Gure webguneko informazioa babesten badugu ere, ezin dugu inolako kontrolik edo erantzukizunik gure gain hartu beste batzuen webguneen pribatutasun-politikei dagokienez. Hala, haien pribatutasun-politikak eta segurtasun-neurriak ez dira inolaz ere gure erantzukizuna izango.


Aldaketak pribatutasun-politikan.
Hemen zehaztutako pribatutasun-politika aldatuz gero, indarrean dauden legeekin eta datuen babesarekin bat etorriz egingo dugu, eta ohartarazpen bat argitaratuko dugu webgune honetan, erabiltzaileak jakinaren gainean egon daitezen hemen bildutako datuetan, haiek tratatzeko xedeetan edo beste inoren esku uzteko neurrietan egondako aldaketak zehaztuz.Hemengo pribatutasun-politikan izandako aldaketek ez dute inolako eraginik izango erabiltzaileek aukeratutakoari jarraiki haien datu pertsonalak tratatzeko dugun moduan.Erabiltzaileen datu pertsonalak jaso genituenean finkatutakoaz bestelako moduren batean erabiltzea erabakiko bagenu, posta elektronikoz jakinaraziko genieke, erabiltzaile bakoitzari bere oniritzia eskatzearekin batera.

 

LEGEZKO OHARRA

Webgune honek informazio korporatiboa ematen du SAGARDI Taldeari buruz, eta haren marka eta zerbitzuei buruz. Guztiak ere SAGARDOTEGI SL sozietate-izenaren barruan bilduta daude.


Jabetza intelektuala
Webgune honetako edukiak, hala nola irudiak, logotipoak, animazioak, testuak eta aplikazio informatikoak, edozein formatu, programazio-lengoaia edo aurkezpen-modutan daudela ere, eta webgune honi lotutako domeinu guztien izenak SAGARDI Taldearen jabetzakoak dira, edo edukion eskubideak haien jabeengandik eskuratu ditu SAGARDI Taldeak; eta jabetza intelektualaren, eta hala dagokionean industrialaren, alorreko nazioarteko itun eta legeek eta domeinu-izenak arautzen dituzten arauek babestuta daude.

Baimenduta dago webgune honetako edukiak guztiz edo zati batean erabiltzea eta erreproduzitzea, baldintza hauek betez gero: irabazi asmorik ez izatea, iturria aipatzea eta hiperesteka bat jartzea webgune honetara, Jabetza Intelektualari buruzko Legeko (1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa) 31-34. artikuluetan baimendutako kasuekin bat etorriz betiere.Debekatuta dago markoak (frame-ak) edo edukien jatorria edo iturburua ezkutatzen duen bestelako gailurik erabiltzea, bai eta eduki horiek merkataritzako, sustapeneko nahiz legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako edota SAGARDI Taldearen nahiz hirugarren legitimoen irudia kaltetu dezaketen xedeetarako erabili, eraldatu edo ustiatzea ere. Era berean, debekatuta dago lehia desleiala suposatzen duen edo dokumentu honetan adierazitakoaren kontrako erabilera oro.